JUAN CARLOS PIKABEA ETA BERE OBRA
Bisitatu gure tailerra eta inspirazio-iturri dugun paisaia,
eta ezagutu pintura Juan Carlos Pikabearen eskutik, Bidasoa aldeko maisuetako bat baita.
Aukeratu bisita mota eta kontsultatu noiz dagoen libre
PAISAIA ETA INSPIRAZIOA
Barren-barrenetik sortzen den paisaia,
zenbait ñabardura gogora ekartzen dizkiguten
ukitu kontenplatiboz tindatzen dena.
Topaketa bat, argiak eta koloreak
margotzen dituen artista batekin,
Bidasoa ibaiaren eskualdean.
“Nire obrak munduko hainbat lekutan barna bidaiatu du. Une honetan, pinturarekiko bokazioa eta nire lurraldearekiko maitasuna partekatu nahi ditut jende anitzekin, Lesakan dudan estudioan. Gonbidatu egiten zaituztet sormen-prozesuaren bidean abiatzera edo bide hori sendotzera, bai bisiten bitartez, bai praktika-saioen bitartez.”