Aurkezpena didaktikoa
ikastaroa
15 lagunetik beherako taldeei zuzenduta dago; horretan, nire lana aurkeztuz, iritzi-trukea eginez eta bertaratutakoen inplikazioarekin kontzeptuak praktikan jarriz, sormen-prozesua ezagutuko dugu garapen pertsonala bultzatzeari begira.
Egindako lana eman eginen zaie bertaratutakoei. Hiru ordu behar izaten dira jarduerak egiteko.
Areto bat egonen da erabilgarri taldeak hamaiketakoa har dezan.
Artea Bidasoa aldean,
bisita didaktikoa
Bisitak turista, erretiratu eta ikasleei zuzenduta daude, eta artearen ikuspegia ezagutzeko aukera ematen dute artista baten eskutik, bai eta bizipen esklusiboak partekatzeko aukera ere, ingurune sortzaile batean.
Lehenik eta behin, bisita gidatua eginen da Juan Carlos Pikabea pintorearen estudiora; gero, paseo bat emanen da Lesaka herri pintoreskoan barna.
Hiru ordu behar izaten dira jarduerak egiteko.
Praktikak estudioan
Masterclass
Talde txikiei zuzenduta dago, koloretako marrazkiaren prozesu piktorikoan sakondu ahal izateko; perfekzionatze-saioak proposatzen ditut paisaiaren arloan, hiru orduko saioetan, goizez. Bidasoak gure zentzumenak estimulatzen ditu, eta gure sormen-gaitasuna aktibatzen. Gure lurrak eskaintzen duen paletak koloreen dantza magiko baten antza du lau urtaroetan zehar; nire pintzelek haize eta euriaren erritmoa ikasi dute.
Kontraste handiko lur hau ezagutzea proposatzen dizuet. Eguraldiak aukera ematen badu, aire zabalean jarriko ditugu praktikan kontzeptu horiek.
Asteburu bat pasatu nahi baduzue, informazioa helaraziko dizuet zuen egonaldia antolatu eta intereseko leku kulturalak eta gastronomikoak ezagutzeko.
Margotzearen artea zuen seme-alabekin
batera ezagutzeko, konbinatu familiar
bat proposatzen dizuet