Nafarroako Unibertsitateko ikasleen bisita

2015eko EKAINA
 

Bisita horri esker, bertatik bertara ezagutu ahal izan dugu Juan Carlos Pikabea pintorea bera, bai eta bere tailerra eta pinturan dituen gustuak ere. Baina, batez ere, baliagarria izan zitzaigun konturatzeko zer gutxi baloratzen den lan artistikoa gaur egun, oso urrun baitago inguratzen gaituen berehalakotasunetik eta beste kontsumo-produktu bat izatetik.

Juan Carlos Pikabearekin, ohartu ginen gure esku dagoela artearekiko sentsibilitatea lantzea eta belaunaldi gazteekin sustatzea hori.

Bere lanei dagokienez, egiaztatu ahal izan dugu Pikabeak kolore biziak erabiltzen dituela ia obra gehienetan, emozio eta alaitasunezko sentimenduak adierazteko.

Era berean, ikusi dugu paisaiak margotzea nahiago izaten duela, batez ere Naturakoak, eta haietako asko Nafarroakoak direla. Bere margolanetan, zeruari eta itsasoari indarra ematea atsegin zaio pintoreari, paisaiaren edertasuna areagotze aldera.

Azkenik, bere ibilbide artistikoa ezagutu ahal izan dugu bisita horretan, bai eta hasieratik izandako bilakaera ere, tokiko eta nazioko erakusketak egiten zituenetik nazioarteko erakusketetan presentzia duen gaur egun arte.

 

Isabel Quíntela eta Ane Cid
Nafarroako Unibertsitateko ikasleen bisita, Artearen Historia ikasgaiaren barnean –ISSA School of Management Assistants eskolan ematen da–.