Bidasoa ibaiaren ertzetan sortu zitzaidan pinturarekiko grina; izan ere, beti erronka bat izan zen hura margotzea.
Gaur egun, ibaia, bertako herriak eta tradizioak dira nire inspirazio-iturri nagusia.
Ibai eder horri eskertu nahi diot bere bidean zehar erakutsi didan guztia.
Nire obran zehar islatu izan dut, begirunez eta umiltasunez.
Haurrak, gurasoak, pinturaren zaleak eta nire pintzelen bitartez Bidasoa ibaiaren xarma ezagutu nahi
duten guztiak gonbidatzen ditut Lesakan (Nafarroan) dudan estudiora etortzera.
Ehunka urte dituen baso batek inguratuta eta Lesaka ederretik hurbil, Juan
Carlos PIKABEAk abegi onez erakusten digu bere lanbidea, batere artifiziorik gabe eta bere estudioan bertan.
Arte eta naturaren zale amorratuek bertako lurraren eta kulturaren adierazpen magikoa antzemanen dute artistaren pintzeletan.